viernes, 2 de octubre de 2020

Linea Berdea zerbitzuaren bidez jakinarazitako arazoen %87a, konponduta

Muskizko Linea Berdea zerbitzuan jasotako intzidentzien %87a konponduta daude. Jakinarazitako arazo gehienak “Kale Argiteria” sailekoak dira, eta, ondoren, “Parkeak eta Lorategiak”, “Zaborrak”, “Bide Publikoa eta Seinaleak” eta “Kale Garbiketa” atalekoak.

Muskizko herritarrek gero eta gehiago erabiltzen dute Linea Berdea zerbitzua. Abian jarri zenetik asko hazi da bere erabilpena, dagoeneko oinarrizko zerbitzuetako bat bilakatu udalerrian.

Zerbitzu hau erabili nahi dutenek Linea Berdea aplikazioa dute eskura, www.lineaverdemuskiz.org webgunea eta 902 193 768 telefonoa.




Muskizko Linea Berdea.



0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes