Galdameseko Udalak herriko eskola zaharrak ezagutzera emango ditu bi bisitaldi gidatuetan, datorren larunbat honetan, urriak 31, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako jardunaldi hauen aurtengo leloa erreferentzia gisa hartuta (“Ondarea eta hezkuntza”), Galdamesek ezagutzera eman nahi ditu “Galdames, ikasgela irekia” izenburua duen bisitaldian, herrian oraindik ere zutik jarraitzen duten eskola‐eraikinak, baita artxiboko dokumentuak eta interes handiko beste objektu batzuk ere. Bisitaldia interaktiboa izango da eta Ainara Apraiz zein Carlos Glaría izango dira gidariak.
Goizeko txanda 10:30ean hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30ean; bakoitzaren iraupena hiru ordu ingurukoa izango da. Abiapuntua San Pedro plaza izango da, udaletxearen ondoan.
Plaza kopurua oso urria da eta, dagoeneko, itxarote‐zerrenda dago, baina interesa duten pertsonek 946104930 telefono zenbakira deitu edo honako helbide elektronikora idatzi dezakete: kultura@galdames.eus.
![]() |
Galdameseko Udalaren logoa |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.