Udalerriko pertsona nagusientzat oinarrizko zerbitzua eskaintzen jarraitzen du Muskizko Eguneko Zentroak. Konfinamenduaren ondorioz zerbitzu hau eten egin behar izan zen, baina irailean jarduerei ekin zitzaien berriro, segurtasun neurri guztiak betez.
Covid-19aren ondorioz ezarritako neurriei jarraituz, Eguneko Zentroan bi burbuila talde daude, fisikoki banatuta, ahal den heinean, euren erabiltzaileen arteko harreman zuzenak ekiditeko. Ildo beretik, langileak talde batetik bestera txandakatzen dira, eta Eguneko Zentrora datozen pertsonak ekarri eta eramateko garraioak desinfektatzen dira.
Egunerokoari dagokionez, programatutako jarduerak mantentzen dira, nahiz eta ekintzak egiteko modua aldatu. Une honetan, materiala partekatzea saihesten da, beraz materiala indibiduala da, eta ikus-entzunezko baliabideak gehiago erabiltzearen aldeko apustua egin da. Jarduera ludiko kopurua igo egin da, betiere segurtasun neurriei jarraiki, esate baterako, bingo jolasak edo arbelean egiteko jolasak. Bertan behera geratu diren jarduera bakarrak kanpoko txangoak eta jarduerak dira, hala ere, eguraldi ona dagoenean, San Juan zelaia eta zabaldegia erabiltzen ari dira, aisialdi gune moduan.
Bestalde, urriaren hasieran, Autonomiaren Sustapenerako Zerbitzua ireki zuen berriz ere Nagusien Udal Zentroak eta hainbat tailer eta ikastaro hasi ziren: yoga, puntua, kakorratzak, joskintza, memoria tailerra, ongizate tailerra…, denak ere udalerriko nagusientzat. Jarduera horiek orain beste leku batean egiten dira eta gehienez 10 pertsona elkartzen dira saio bakoitzean. Hirugarren Adinekoen Elkartea dagoeneko batzen hasi da, egin daitezkeen jarduerak antolatzeko, betiere segurtasun neurriak betez.
Gainera, Muskizko Udalak Muskiz Lagunkoia programari ekin dio ere, Muskiz pertsona nagusiekin adeitsuagoa den herria izan dadin.
![]() |
Muskizko Udalaren logoa |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.