miércoles, 16 de septiembre de 2020

Txakurrentzako parkea izango du Muskizek

Muskizek bere lehenengo “Txakurgunea” inauguratu du, Malecon kirol instalazioen alboan. Guztira, 28.555,49 euroko aurrekontuz, txakurrak kanpoaldean gozatzeko parkea izango dute, auzotarrek aurrekontu parte-hartzaileen bidez egindako eskakizunari erantzuna emanez.


Parkea txakurrentzat da bakarrik, Malecon kirol instalazioen aldamenean egokitu da eta bertan perimetroko itxitura bat instalatu da, bai eta itxitura ate bat ere. Esparru honetan txakurrak saltatzeko gurpil bat instalatu da, oztopo eremu bat, azkartasun slalom bat, orekarako pasabide bat eta hainbat plataforma.

Guzti horretaz gain, “Txakurgunean” beharrezko hiri altzariak ere ipini dira: bankuak, paperontziak eta iturri bat. Gainera kartel bat jarri da, instalazio honen erabiltzaile guztiek gunea erabiltzeko araudiaren berri izan dezaten.

Muskizko Udalaren logoa

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes