lunes, 7 de septiembre de 2020

Muskizko Gaztegunea berriro zabalik

Gaur, irailak 7, berriz ere ateak irekiko ditu Muskizko Gazteguneak eta herritarrek erabili ahal izango dute gune hau, Covid-19ak eragindako mugen barruan. Segurtasuna bermatu ahal izateko Muskizko Udaleko Gazteria Sailak hainbat neurri hartu ditu, eta oraindik ez da ludoteka zerbitzurik eskainiko.

Gauzak horrela, Gaztegunean erabiliko diren material guztiak etengabe desinfektatuko dira, aforoa mugatua izango da gela guzti-guztietan eta derrigorrezkoa izango da uneoro maskara erabiltzea, bai eta gel desinfektagarriak ere. Era berean, bertan jatea eta edatea debekatuta dago. 


Gazteguneak bere ohiko ordutegia izango du (astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara; eta larunbatetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara), igandeetan izan ezik, itxita egongo delako. Ordutegi hau aldatu egin liteke, pandemiaren garapenaren arabera.

Muskizko Gaztegunea. Argazkia: http://muskizkogaztegunea.blogspot.com/



0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes