viernes, 11 de septiembre de 2020

Muskizko Udalak pilotalekua eta skate pista berritu ditu

Muskizko Udalak Donibane pilotalekuko hormak eta skate pista berritu ditu.

Udalak pilotalekuko argiztatzea berrantolatu eta aldagelak zein komunak berritu ostean, 29.939 euro bideratu ditu eraikineko paretak hobetzeko. Bertako hormak pikatu egin dira (aurreko frontisa izan ezik) bi metroko altueraraino, eta ondoren, instalaziorako egokiagoa den geruza bat ezarri da. Amaitzeko, pilotalekua udalerrian esanguratsua den urdin koloreaz margotu da, oso-osorik.

Pasa den abuztuan ere amaitu ditu Udalak skate pista berritu eta konpontzeko lanak. 26.700 euroko inbertsioz, kaltetuta zeuden zatiak konpondu eta margo berezi bat ezarri da.


Berritutako skate pista. Argazkia: muskiz.org



0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes