Galdameseko Udalak Ogi Eguna bertan behera uztea erabaki du, Covid‐19aren ondorioz gaur egun dagoen egoeragatik, eta azoka egin ahal izateko alternatiba segurua bilatzeko lekurik ez dagoelako.
Ogi Eguna 32 urtez ospatu da Galdamesen eta aurten izango da bertan behera utziko den lehendabiziko urtea. Erabaki “oso gogorra eta tristea” da, Ogi Eguna oso egun maitatua delako udalerriko herritar guztien artean, baina egungo egoeran Udalari ezinezkoa iruditzen zaio ekitaldia antolatzea.
Azoka hau, gero eta indar handiagoa hartzen joan da; izan ere, San Pedro plazako hogei ogi‐postuez gainera, produktu‐aukera zabaltzen joan zen, produktu ezberdinetako hainbat stand eta artisautza‐azoka txikia ere antolatuz.
Gauzak horrela, aurten Olentzero ere ez da etorriko, eta hori izaten da abenduaren 24ko goizeko unerik jendetsuenetako bat. Egoerak ez du ahalbidetzen; hala ere, Gabon hauetarako ekimen polita prestatuko du Udalak.
Orain, guztion osasuna lehenetsi behar da, hurrengo urtean Ogi Eguna behar bezala ospatu ahal izateko.
![]() |
Ogi Eguna 2019. Argazkia: Galdameseko Udala. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.