Euskara Zerbitzuak eskaintzen dituen jarduerak, kanpainak eta zerbitzuak zabaltzeko asmoz, Muskizko Udalak www.muskizeuskaraz.eus webgunea abian jarri du.
Webgune honetan, herriko Euskara Zerbitzuan egiten diren ekintza guztiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute muskiztarrek. Albisteak eta Agenda atalak etengabe eguneratzen ariko dira, eta webgune honen bitartez Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera ere eskaintzen da, adibidez, diru laguntzen inguruko zalantzak argitzeko edota egingo den jarduera bati buruzko informazioa jasotzeko. Gainera, Muskizko saltoki eta ostalariek publikoki zabaltzeko testu laburren zuzenketa eta itzulpen zerbitzua eskatu ahal izango dute hemen.
Webgune honetan newsletter zerbitzua ere aurki daiteke, honela, interesa duten guztiek Euskara Zerbitzuko albiste, ekimen, jarduera eta abarrei buruzko informazioa jaso ahal izango dute euren helbide elektronikoan. Webgunea elebiduna da, beraz, newsleterrean euskarazko bertsiotik izena ematen dutenek euskaraz jasoko dute informazioa, eta posta elektronikoa gaztelaniazko bertsiotik ematen dutenek, berriz, gaztelaniaz jasoko dute.
![]() |
Muskizko udalaren logoa. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.