Muskizko Udalak etxean entrenatzeko programa abian jarri du Muviment plataformaren bidez, konfinamendua herriko familiei atseginago egiteko xedez.
Plataforman sartzeko https://www.muviment.com/training/muskiz helbidera jo behar da eta bertan izena eman, etxetik ariketak egiten hasi ahal izateko. Webgunea Barakaldoko Gembira Tech enpresak garatu du eta hainbat mailatara egokitutako entrenamendu programak ditu, erabiltzaile bakoitzaren jarduera fisikoaren mailaren araberakoak.
Iker Muñoz Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietako Doktoreak zuzentzen du 10 udal baino gehiagoren partaidetza duen programa; eta jarduera-maila bakoitzean, artikulazio-, indar-, kardio- eta luzatze- ariketak aurkitu ahal izango dira.
![]() |
Etxean entrenatu Muviment plataformaren bidez. Argazkia: Muskizko Udala. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.