Denon ardura da koronabirusaren hedapena saihestea, eta oso garrantzitsua da etxean gelditzea, kalera premiazkoak diren gauzetarako edo justifikaturik dagoen arrazoietarako besterik ez ateraz. Baimendutako gauzen artean, txakurrak paseatzera atera daitezke, Abanto-Zierbenako Udalak gogoratzen dituen funtsezko baldintza batzuk betetzen diren bitartean.
Lehenengo, Udalak azpimarratzen du paseatzera ateratzen den txakurra bere jabe edo arduradunarekin egon behar dela beti eta animalia berea dela egiaztatzen duen dokumentazioa eramatea derrigorrezkoa dela.
Bestalde, txakurrak jende gutxien dagoen orduetan atera behar dira, ibilbidea laburra izan behar da eta etxetik gertu, animalia bere behar fisiologikoak egiteko behar duen denbora-tartea soilik.
Horrez gainera, botila bat ur eta xaboia eraman behar dira txakurrak txiza egin ondoren ingurua garbitzeko. Gorozkiak ere jaso beharko dira.
Amaitzeko, Abanto-Zierbenako Udalak gogoratzen du oso garrantzitsua dela txakurra beste animali edo pertsona batzuekin kontakturik ez izatea.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.