viernes, 13 de marzo de 2020

Abian da berriro landare hondarrak jasotzeko Muskizko Udaleko zerbitzua

Muskizko Udalak abian jarri du berriro kima eta landare hondarrak biltzeko zerbitzua, herritarrei mota honetako hondakinak kentzeko lana errazteko helburuz. Pasa den martxoaren 9an hasi zen funtzionatzen zerbitzua eta urte osoan zehar egongo da. Hondarrak astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan jasoko dira.

Zerbitzu hau erabili nahi dutenek aurretik eskatu beharko dute, 946706000 telefonora deituz. Hondarrak ze helbidetan utziko diren adierazi beharko da eta leku hori erraz iristeko modukoa izan beharko da.

Jakin beharra dago zerbitzu honek zenbait berezitasun dituela: kimetako egurra aurretik zatitu eta lotu egin behar da; segetako landare hondarrak zabor poltsa itxietan sartu behar dira, ahal dela, poltsa biodegradagarrietan, eta etxebizitzen kanpoaldean utzi behar dira. Jaso beharreko hondar bolumena handia izanez gero, horren berri eman beharko da jakinarazpena egiten denean, aparteko edukiontzia ipintzeko.


Muskizko Udalaren logoa.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes