miércoles, 4 de marzo de 2020

“Gure Lurreko Merkatua” Balmasedara itzuliko da

Enkarterriko nekazaritzako elikagaien merkatua larunbatean, martxoak 7, itzuliko da Balmasedara.

Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:30era, Milioidunaren zubiaren ondoan dagoen Martin Mendia kalean, hileko lehen eta hirugarren larunbatetan, dozena erdi bat stand jarriko dituzte Enkarterriko ekoizleek, ogia eta gozokiak, eztia, barazkiak, fruta eta barazki ekologikoak, piparrak zein gazta saltzeko.

Tokiko produktua sustatzea eta Enkarterriko nekazaritzako elikagaien sektorea ezagutaraztea helburu duen merkatu honek Balmasedan egongo da martxoaren 7an eta 21ean, apirilaren 4an eta 18an, maiatzaren 2an eta 16an, ekainaren 6an eta 20an, uztailaren 4an eta 18an, irailaren 5ean eta 19an, urriaren 3an eta 17an, azaroaren 7an eta 21ean, eta abenduaren 5ean. Abuztuan ez da azokarik izango.


Gure Lurreko Merkatua. Argazkia: Enkarterrialde.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes