Muskizko Udalak herriko bizilagunek 2020ko aurrekontuetarako parte-hartze prozesuan egin zituzten ekarpenak jasotzen dituen liburuxka banatuko du hurrengo egunetan. 12.278.700 euro erabiliko ditu Udalak muskiztarrek helarazitako beharrei erantzuna emateko.
Iazko irailaren 25etik urriaren 9ra bitartean garatu zen prozesuan 162 proposamen jaso ziren, eta horietatik 32 ez dira udal-eskumenekoak, 27 aurrekontu parte-hartzaileekin egingo dira, 46 egiten ari dira edo aurreikusita daude, 8 udaltzaingoari helaraziko zaizkio, 14 etorkizunean baloratuko dira eta, azkenik, aurreikusten ez diren edo egin ezin daitezkeen 35 proposamen daude.
Liburuxkan aurrera aterako diren ekintzak eta dagoeneko abian edo aurreikusita daudenak jaso dira, kolore kodigo batez bereizita, horrela, errazago identifikatu ahal izateko.
![]() |
Muskizko Udalaren logoa. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.