“Burdinoletan zehar. Bizkaia, territorio ferrón” erakusketaren inguruko bi jarduera antolatuko ditu, otsailean zehar,El Pobaleko burdinolak: Mª Jose Torrecilla arkeologoaren hitzaldia eta “Burdinoletan erakusketaren sekretuak” gidatutako bisitaldi berriak.
Otsailaren 29an, 11:00etan, Mª Jose Torrecilla arkeologoak “Burdinolen mundua ber-egiten” hitzaldia eskainiko du El Pobalen.
80ko hamarkadatik, Burdinolen jarduerari buruzko ikerketa dokumental klasikoenei, industria-iragan horri buruzko ikuspegi osoagoa ematen duten era askotako jarduerak gehitu zaizkie. Bereziki, aztarna fisikoarekiko hurbilketa izan da interpretazio gako berriez hornitu gaituena, datu-banku askoz fidagarriagoa osatuz. Egindako esku-hartze bakoitzak burdinolen iragana berreraikitzen lagundu du eta horri buruz mintzatuko da Mª Jose Torrecilla, berak zuzendu baititu jarduera horietako batzuk.
Otsailaren 16an, 12:00etan, “Burdinoletan erakusketaren sekretuak” deituriko gidatutako bisitaldi berriak hasiko dira. Hilabetean behin izango dira, igandeetan. Bisitaldi hauen bidez erakusketako edukiak aztertuko dira eta, horretarako, une bakoitzean nabarmena den alderdi bati erreparatuko zaio.
Lehen igande honetarako 1974an “Altos Hornos de Vizcaya” argitaratutako egutegia aukeratu da, zeinean gainbeheran zegoen El Pobaleko burdinolaren irudi ederrak agertzen dira. Enpresak omenaldia egiten zion burdinolen munduari -eta, bereziki, Muskizkoari-, Bizkaian ehun urteko jarduera garrantzitsu honen testigua jasoz. El Pobal testuinguruan jartzeko eta bere jardueraren amaierari buruz ere, 1965eko data berantiarrean, hitz egiteko balioko du.
Bi jarduera hauek dohainik eskainiko dira. Plaza kopurua mugatua denez, plaza erreserbatzea komeni da, elpobal@bizkaia.eus helbide elektronikoaren edo 629 27 15 16 telefonoaren bidez.
![]() |
Mª Jose Torrecilla bere hitzaldietako batean. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.