viernes, 14 de febrero de 2020

Itsaslur pasealekua irekiko da hilaren amaieran

Muskizko Udalak otsailaren amaieran berriz ere irekiko du Itsaslur pasealekua, inguru honetako ezpondak babesteko lanak amaitu ostean.

Lan hauei aurre egin ahal izateko, orotara, 157.143,10 euro bideratu ditu herriko Udalak. Ezegonkortzat har litezkeen ezpondak zati batean berritu dira, eta horretaz gain, ainguratutako kontrahormak eraiki dira, harkaitzezko, tuparrizko eta lurrezko materiala irristatu ez dadin. Era berean, geruza bigun eta gogorren higadura dela eta hegal eginez azaleratutako kareharriak azpi-berritu dira, hondatuta zegoen guneetan hesi metaliko berria instalatu da, eta hesi metalikorik ez zegoen eremu horietan hesi metalikoa ipini da.

Dagoeneko eraikita dagoen horma berrian sinbolo adierazgarriak ipiniko dira, corten altzairuz egindakoak.


Itsaslur. Argazkia: Muskizko Udala.


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes