Prozesu parte-hartzaile baten ondoren, Esne Beltza aukeratu dute Muskizko bizilagunek Muskizko jaietako kontzertu nagusia izateko.
Bigarren urtez, prozesu parte-hartzailearen bitartez, aurtengo Muskizko San Juan jaietarako kontzertua herritarrek aukeratu dute: Esne Beltza taldearena izango da Meatzaldeko herri honetako jaietako, ekainaren 19ko (ostirala, kontzertua.
Muskizera etortzeko moduan dagoela baieztatu du Esne Beltzak. Euskal talde honek hip hop, reggae, soul, rock, folk eta cumbia musikak nahasten ditu. Gogoratu beharra dago, azken botazioan, zeinean talde hau garaile atera zen, honako emaitzak atera zirela: Esne Beltza, 871 puntu; Kaotiko, 832; Celtas Cortos, 779; Zea Mays, 771; eta azkenik, Lágrimas de Sangre, 737.
![]() |
Muskizko udalaren logoa. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.