jueves, 16 de enero de 2020

Galdamesek herritarrak bilduko ditu berriro kafe bat hartzeko

Galdameseko Udalak, Enkarterrialde landa-garapenerako elkartearen eta BBK Fundazioaren bitartez, abian jarri du berriro ere “Kafe bat partekatu nahi?” ekimena, iaz hasitako proiektu honek izandako arrakastaren ostean. Helburua, adinekoen artean entretenimendu-dinamikak ezartzea da eta Galdameseko auzoetako bizilagunak biltzea.

Gaur arte, dozena bat emakume inplikatu dira jardueran eta astean behin biltzen dira elkarrizketak, interes komunak, arazoak edo ametsak partekatzeko. Proiektuaren bigarren zatia dinamika berarekin hasiko da urtarrilaren 28an, Gaztetxokoaren lokalean, San Pedro auzoan.

Asteartero, “Zuentzat” enpresa arduratuko da bi orduko topaketak dinamizatzeaz, goizeko 10:30etik eguerdiko 12:30etara. Denbora-tarte horretan, aurreko hiletan bezala, memoria landuko da, jarduera edo irteerak antolatuko dira edo hitzaldiak emango dira parte-hartzaileen premien arabera.

Esan bezala, proiektu honen xedea Galdameseko adinekoen artean entretenimendu-dinamikak ezartzea da eta herriko auzoetako bizilagunak biltzea, Galdames banatuta baitago, eta auzoak urrun baitaude elkarrengandik. Horregatik antolakuntzak doako garraio-zerbitzua eskainiko du, parte-hartzaileak topaketetara eramateko.

“Kafe bat partekatu nahi?” proiektuaren parte izan nahi dutenek izena eman dezakete, urtarrilaren 28a baino lehen, hurrengo telefono zenbakietan: 944 16 70 23 / 656 73 84 67.

Galdameseko hainbat emakume “Kafe bat partekatu nahi?” ekimenean parte hartzen. Argazkia: Enkarterrialde.






0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes