Zierbenak euskaldunak ez diren familiak euskarara hurbiltzeko 4 tailer prestatuko ditu. Saio hauetan gurasoek, izeko-osabek edota amama-aititeek umeekin batera abestu eta jolastuko dute euskaraz, ipuinak elkarri kontatuko dizkiote eta asmakizunak elkarbanatuko dituzte.
Esan bezala, "Dona, dona, katona!" izeneko ekimen honetako tailerretan 2-5 urte bitarteko ume eta senideek batera parte hartuko dute, ordu bateko iraupena izango dute saioek eta arropa erosoa ekartzea gomendatzen da.
Tailerrak Zierbenako Kultura Etxean izango dira, ostegunetan, arratsaldeko 18:15etan, hurrengo datetan: otsailaren 6an, martxoaren 5ean, apirilaren 2an eta maiatzaren 7an.
Plaza mugatuak dira, beraz, nahi duzuenok izena eman ezazue Kultura Etxean (94 636 60 07). Euskaraz eta familia giroan, primeran pasa!
![]() |
"Dona, dona, katona!" ekimenaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.