jueves, 19 de diciembre de 2019

Muskiztarrek jaietako kontzertua aukeratuko dute aurten

Muskiztarrek aurtengo Donibane jaietako kontzertua aukeratu ahal izango dute berriz ere. Udaleko webgunearen bidez bozketan parte hartu ahal izango da, horretarako 15 urtetik gora izan behar dira eta udalerrian erroldatuta egon.

Pozesua bihar hasiko da, abenduak 19, www.muskiz.org webgunean esteka bat jarriko da, zeinean kontzerturako balizko taldeen hasierako zerrenda agertuko da. Hasierako zerrenda horretan agertzen ez diren beste talde batzuk ere proposatu ahalko dira, betiere kontzerturako bideratutako aurrekontuan sartzen badira. Ekarpenak gaztebulegoa@muskiz.com helbide elektronikoaren bitartez egin ahal izango dira. Fase hau urtarrilaren 2an amaituko da eta egun horretan behin betiko zerrenda argitaratuko da.

Urtarrilaren 8tik 12ra lehenengo bozketa egingo da, eta horretarako, NAN zenbakia, izena eta bi abizen adierazi beharko dira. Parte-hartzaile bakoitzak 4 talde hautatu beharko ditu zerrendan agertzen diren guztien artean. Urtarrilaren 15ean, asteazkenean, boto gehien lortu duten 5 taldeen izenak jakinaraziko dira Udal Webgunean eta sare sozialetan.

Urtarrilaren 20tik 24ra, bigarren bozketa egingo da, fase honetan parte-hartzaile bakoitzak 1etik 5era puntuatu beharko ditu aukeratutako 5 talde horiek. Puntu gehien eskuratzen duen taldea hautatuko da eta talde hori kontratatu ezingo balitz boto gehien duen bigarren taldearen txanda izango litzateke. Behin betiko aukeraketa urtarrilaren 28an argitaratuko da, Muskizko Udaleko webgunean eta sare sozialetan.


Donibaneko jaien kontzertua aukeratu!

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes