lunes, 23 de diciembre de 2019

Muskizko Udalak Ikastolako jantokia intsonorizatu eta bi urteko gela berria egingo du Cantarrana Eskolan

Muskizko Ikastolako jantokia intsonorizatuko du Muskizko Udalak, zarata handia eta oihartzuna sortzen baitira bertan. Horrez gainera bi urteko umeentzako gela berria egokituko du Cantarrana Eskola Publikoan.

Muskizko Ikastolako jantokia intsonorizatzeko 8.413,30 euroko (BEZ kanpo) aurrekontua bideratuko da, eta gune honetan xafla akustikoak ipiniko dira, zarata handiak jaisteko; izan ere, tratamendu honek modu nabarmenean handitzen du konfort akustikoa.

Egokitze honetaz gain, Noisense gailu bat ere instalatuko da. Hotsa zarata ez bihurtzea da aparatu berritzaile honen funtzioa, giro erlaxatu eta lasaiagoa sortuz. Era berean, zarata semaforo bat ere instalatuko da, argi eta zarata sistema batez hornituta, ikasleek erraz ulertzeko modukoa. Semaforoak dezibelio erregulatzaile bat dauka beheko aldean eta doitu daiteke kontrolatu nahi den zarata mailaren arabera. Berdea bada, zarata maila egokia dela esan nahi du; horia bada, muga gainditzen hasi den seinale; eta gorria denean, zarata gehiegizkoa da.

Cantarranasi dagokionez, bi urteko umeentzako gela berriaren kostua 12.148 eurokoa izango da eta umeak Gabonetako oporretan dauden bitartean egingo dira obrak. Ondoren, espazio berri honetaz gozatu ahalko dute 10 ume baino gehiagok.


Muskizko udalaren logoa.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes