Meatzaldeko berbalagun programaren 12. edizioa abian da eta izenak jasotzeko epea zabalik dago.
Berbalagunen izena ematen dutenek bi helburu nagusi dituzte: euskara-maila hobetzea eta euskaraz bizitzeko lagun berriak egitea. Dagoeneko 75 lagunek izena eman dute eta 15 talde aktibatuta daude. Datozen asteetan talde berriak abian jarriko dira, esaterako; mendi txangoak egingo dituen mendilagun taldea.
Berbalagunen taldeak osatzen dira, berbataldeak. Normalean 4-5 lagunekoak izaten dira, talde txikietan giro lasaiagoa eta lagun artekoa dagoelako, hizkuntza ohiturak aldatzeko errazagoa izanik. Parte hartzaileek eurek erabakitzen dute non eta noiz batu.
Meatzaldean zaletasun baten inguruan biltzen diren xede-taldeak sortu dira, adibidez; eskulanak egiteko edo paseatzeko. Aurten berbalagunen eskaintzaren barruan irakurzale kluba martxan jarri da.
Familientzako eskaintza ere badago, gurasolagun. Horren bitartez guraso euskaldunak eta ikasten ari direnak egoera berean dauden beste familia batzuekin harremanetan jartzen dira eta tailer, ikastaro edota txangoak egiten dituzte.
Aipatu bezala, parte-hartzaileen zaletasunak kontuan hartuz ekintzak antolatzen dira: tailerrak, hitzaldiak, ikastaroak, lehiaketak... Datozen hilabeteetan zehar ihes-gela, zumba ikastaroa, argazki lehiaketak, mendi txangoak... antolatuko dira.
Ekintzen artean mintzodromoak nabarmentzekoak dira. Abenduaren 3an, euskararen egunean, Muskizen mintzodromoa antolatu zen eta 120 lagun inguru bildu ziren euskaraz barra-barra aritzeko. Hurrengo mintzodromoak hauek izango dira; martxoan Trapagaranen eta apirilean, Abantoko euskararen astearen barruan.
Ekintza hauek erabat irekiak dira eta edozeinek har dezake parte. Horiek guztiak hilero-hilero Euskararen Agendan argitaratzen dira eta Meatzaldeko berbalagunen blogean (meatzaldea.blogspot.com) eta facebooken jarrai daitezke.
Berbalagunen izena emateko Meatzaldeko euskaltegietan, udaletako euskara zerbitzuetan edo 607 678 075 telefonora whatsappez mezua bidaliz zuekin harremanetan jarriko dira.
![]() |
Praktikatu eta bizi Berbalagunen. Argazkia: meatzaldea.blogspot.com |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.