Umore Denboraldia Muskizko Meatzari Aretora bueltatuko da datozen larunbatetan (azaroak 16, 23 eta 30), “Tres días con el grajo”, “Mandíbula afilada” eta “El enjambre” antzezlanekin.
Datorren larunbat honetan, azaroak 16, 19:30etan, “Tres días con el grajo” antzezlanaren txanda izango da, José Luis nazioarteko piano-jole entzutetsuaren kontakizuna, berak kontzertuan zehar kontatzen duena. Hurrengo astean, azaroaren 23an, 19:30etan ere, Jon Plazaola eta Noemí Ruiz igoko dira oholtzara, “Mandíbula afilada” lanarekin, arratsalde atsegina pasatzeko proposamen ona, zeinetan egoki eraikitako errealitatearen eta desioaren arteko jolasa planteatzen den.
Amaitzeko, hilaren azken larunbatean, beti bezala 19:30etan, “El Enjambre” obra eskainiko da Meatzari Aretoan. Komedia honetan Euskal Herriko 6 emakumek landetxe batean elkartzen dira, ezkon-agurra ospatzeko.
Antzerki obra hauetaz gozatzeko sarrera indibidualen prezioa 7 eta 18 euro artekoa izango da. Aurreko denboraldietan bezalaxe, Muskizko Udalak 32 euroko bonuak aterako ditu hiru saioetara sartzeko. Abonua ateratzen dutenek The Upper taldearen gospel kontzertuaz disfrutatu ahal izango dute, azaroaren 20an (ostirala).
![]() |
Musika eta Umorea Muskizko Meatzari Aretoan. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.