Muskizko Udalak aste honetan amaitu ditu San Juan ikastetxearen ondoan dagoen euri-uren galeria konpontzeko lanak.
Urtarrilean zehar prezipitazio handiak izan zirenez, San Juan ikastetxearen ondoan zulo bat agertu zen, eta, beraz, segurtasunagatik, ikastetxearen sarrera itxi behar izan zen elizaren ondoko kalezulotik. Udalak 40.000 euro inguru (BEZik gabe) inbertitu ditu euri-uren galeria hori konpontzeko eta haren gainetik doan bidea egokitzeko eta hobetzeko lanetan, zerbitzu-sareekin, seinaleekin eta birjarpenekin batera.
Aste honetan lanak amaitu ondoren, elizaren ondoan dagoen kalezuloa berriro zabaldu da.
![]() |
Muskizko Udalaren logoa. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.