miércoles, 27 de noviembre de 2019

Euskararen Astea, Muskizen

Muskizko Udalak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko adin tarte guztientzako jarduerak antolatuko ditu, besteak beste, hezkuntza zentroetako ikasleentzako antzezlana, tailerrak, ipuin-kontalaria, Uzuri eta Asla Taldearen kontzertua eta Pico Ramoseko ohiko mendi martxa.

Gaur goizean, Muskiz BHI zentroaren eskutik, Berdintasunaren Aldeko Martxa egin da Muskizko kaleetatik, herriko hezkuntza zentroetako ikasleak elkartuz. Bihar goizean Diskofestaren txanda izango da, 10:00etatik 12:00etara, Udal Kiroldegian. Arratsaldean ipuin kontaketa izango da, 17:30ean, Alberto Bargosen eskutik; eta ondoren, IRM Trikitixa taldearen kalejira egingo da.

Ostiralean, Euskaraldiaren aurkezpena egingo da, Ortze tabernan talo dastaketa izango da eta 19:00etan, masaje tailerra egingo da, Kultura Etxean. Ordu berean, musika entzungo da Meatzari plazan, izan ere, orduantxe hasiko dira Uzuriren eta Asla Taldearen kontzertuak.

Asteburuan, Muskizko Aizkolariek erakustaldia eskainiko dute, 13:00etan, Ortze tabernan. Igandean, Pico Ramoseko ohiko igoera antolatuko da, 10:00etan Meatzari plazatik abiatuko dena. Arratsaldez, etxeko txikien txanda izango da, eta beraeintzako euskarazko filmaz disfrutatu ahal izango dute Meatzari Aretoan.

Astelehenean, abenduak 2, herriko eskola umeek “Mari eta gaileta fabrika” antzezlanaz gozatuko dute. Gainera, “Dantza” filma eskainiko da Kultura Etxeko M Aretoan, goizeko 10:30ean eta arratsaldeko 17:00etan. Amaitzeko, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Mintzodromoa egingo da, goizean (10:00etan) eta arratsaldean (18:00etan), Gaztegunean.

Horrez aparte, azaroaren 25etik abenduaren 5era, euskararekin lotutako slogan lehiaketa egingo da. Parte hartu nahi duren herritar guztiek Udal Liburutegian aurkez ditzakete euren lanak, eta originalenek saria lortuko dute. Komeni da nabarmentzea hiru kategoria hauetarako oparitxoak banatuko direla: 12 urte artekoak, 12 eta 18 urte artekoak eta 18 urtetik gorakoak.



Euskararen Astea, Muskizen.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes