Bono-Dendaren edizio berri bat abiarazi du Muskizko Udalak, herriko saltokietako kontsumoa bultzatzeko helburuz. Forlanekin, Merkatarien Elkartearekin eta Laboral Kutxarekin batera, “Muskizen erosteak abantailak dauzka” kanpaina atera du Udalak, ekimenean parte duten saltokietan trukatzeko 2.000 Bono-Denda banatuz. 20 euroko balioa duten bono hauek azaroaren 4tik abenduaren 5era erabili ahal izango dira, eta udalerriko Laboral Kutxan eskuratu daitezke 15 eurotan.
Honela, Muskiztar zein bisitariek euren erosketen %25a aurreztu ahal izango dute, Bono-Dendak kanpainan parte hartzen duten saltokietako batean trukatzen badituzte. Guztira 27 komertziok hartuko dute parte aurtengo edizioan: elikagai dendak, ile-apaindegiak, moda saltokiak, burdindegiak, botikak eta abar. Bono-Denda hauek eskuratzeko Muskizko Laboral Kutxako bulegora jo behar da, aste honetatik aurrera. Pertsona bakoitzak, gehienez, lau bono eskatu ahalko ditu, eskura jarritako bono guztiak bukatu arte.
Ekimen honen bitartez udalerriko komertzio txikiari lagundu nahi dio Muskizko Udalak, mota bateko eta besteko dendak, ostalaritza eta zerbitzuak bultzatuz eta, ere berean, kontsumitzaileei dirua aurrezten lagunduz, erosketak herrian eginez.
![]() |
Bono-Dendaren edizio berriaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.