Galdamesko Gurguxa Kultur Elkarteak eta Sopuertako Alén Elkarteak, bi udalerrietako Udalen laguntzaz, martxan jarri dute Antonio de Trueba ipuinlehiaketaren VI. edizioa. Aurten, idazlearen jaiotzaren berrehungarren urteurrena dela eta, antolatzen ari diren ekintzen artean lehiaketa garrantzitsuena.
Aurreko edizioetan bezala, hiru kategoria izango dira: gaztelaniazko ipuinak, euskarazko ipuinak eta aurkeztutako ipuinik onenari sari berezia. Ipuinak abenduaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira eta gurguxa@hotmail.com posta elektronikora bidali beharko dira. Ipuinarekin batera, parte-hartzailearen datu pertsonalak adierazi behar dira mezuan.
Ezinbestekoa da ipuinak Enkarterrin girotuta egotea. Euskarazko eta gaztelaniazko ipuin onenentzat 200 euroko saria emango da, eta 100 euro aurkeztutako libururik onenarentzat. Abenduaren 24an banatuko dira sariak, 13:30ean, Ogi Egunean.
Saritutako ipuinak eta parte hartzen duten beste ipuin batzuk liburuki batean argitaratuko dira, 2020. urteko lehenengo seihilekoan.
![]() |
Lehiaketaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.