Abanto-Zierbenako Udalak 46 beka emango dizkie hilabete honetan herriko euskara ikasleei. Horretarako, Udalak 18.000 euro bideratuko du.
"Abanto-Zierbenako Udaletik ikastaroagatik ordaindu denaren ia %100a diruz laguntzen dugu. Ikaslearentzat zero kostua bilatzen dugu, doakotasuna bilatzen dugu gure hizkuntzaren ikasketa bultzatzeko. Urtero handitzen dugu diru kantitatea euskara ikasi nahi dutenei ekonomikoki laguntzeko; 2017an 14.000 euro izatetik 2018an 16.000 euro izatera pasatu gara, eta ikasturte honetan, 18.000 euro dira euskara ikasten ari diren bizilagunen artean banatuko direnak. Gogoratu behar da 2016an jaso zitekeen gehienezko diru laguntza %50ekoa zela, orain ia %100ekoa da, aurrera egin dugu eta gure euskararekiko konpromisoa sendoa da”, azaldu du Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkatesak.
Beka lortu dutenek diru laguntza jasotzeko baldintzak bete dituzte, hala nola, Habek homologatutako euskaltegi batean edo Barnetegi batean ikasi izana, %10a baino gehiago klasera falta ez izana, eta klaseak behar bezala aprobetxatu izana.
"Udaletik ikasle onak lagundu nahi ditugu, ahalegintzen direnak eta langabezia aprobetxatzen dutenak euskara ikasteko. Lan-bizitza aurkezten bada egoera hori ziurtatuz %10 gehiago lortuko da. Ez dago aitzakiarik pausoa ez emateko eta euskara ikasteko", adierazi du Etxebarriak.
![]() |
Abanto-Zierbenako Udalaren logoa. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.