Muskizko Udalak bezala, Abanto-Zierbenako Udalak programazio berezia antolatu du Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Gaur, azaroak 29, arratsalde erditik aurrera, Kultura Etxeko ekitaldi aretoan, barre-algarak entzungo dira Mikel Bermejo bakarrizketariaren umoreari esker. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.
Giro onak Eusko Gudariak plazan jarraituko du, adin guztietako koadrilen arteko Kantu Poteoaz gozatuz, Nafarroa Kanta Taldearekin euskarazko kantuen erritmoan abesteko aukera izanda.
Asteartean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, 11:00etan, Gallartako Kultura Etxean, herriko ikastetxe guztietako ehun bat ikasle bilduko dira, euskarari omenaldi berezia egiteko, abesti, bertso eta musika konposizioen bidez egindako sorkuntzekin. Ekitaldiari amaiera emateko, haurrentzako ikuskizun magikoa izango da.
Jarduera horien bidez, Udala euskara herritarrengana modu atseginean hurbiltzen saiatzen da, eta, gainera, dei egiten die euskaraz hitz egiten duten herritarrei euskara erabil dezaten.
2018an Abantok Euskaraldian parte hartu zuen eta aurten ere erronka horrekin bat egin du. Horregatik, Udalak Euskaraldiaren aurreko edizioan parte hartu zuten guztiei dei egiten die lehiaketa@abanto-zierbena.eus helbidera mezu bat bidal dezaten, bi galdera hauen erantzunarekin: norekin lortu duzu euskara gehiago erabiltzea? Eta norekin gustatuko litzaizuke euskara gehiago erabiltzea? Jasotako mezuekin EUSKARALDIA sarea sortuko da, parte-hartzaile guztiak konektatuta egon daitezen, 2020an Euskaraldia itzuli arte.
![]() |
Abanto-Zierbenako Udalaren logoa. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.