viernes, 4 de octubre de 2019

El Pobalek hainbat ekintza antolatuko ditu Ondarearen Europako Jardunaldien baitan

Urrian zehar Ondarearen Europako Jardunaldiak dira, aurten “Ondarea Plazara” lelopean, eta El Pobalek hainbat ekintza prestatu ditu ospatzeko.

Urriaren 12an, eguerdiko 12:00etan, Ainhoa Gómez Casquero eta Aidan Kilbride, Otsolur kultura elkarteko kideek, Erdi Aroko “modako iragana” erakutsiko dute, Muñatones Gazteluko arma-patioan, hain zuzen, dorre bandokidearen oinean. XI. mendetik XV. mendera bitarteko emakumeek dantzaldi eta jaietan erabili ohi zituzten ehunak, koloreak, jantziak eta burukoak ikusiko dira. Egun horretan bertan ere bisitaldi gidatuak egingo dira Muñatones Gazteluan, 11:00etan eta 12:30ean (euskaraz eta gaztelaniaz).

Urriaren 19an, 12:00etan, Muñatones Gazteluan “Bereterretxeren Kanthoria” izeneko antzezpena egingo du Bego Alabazanek. “Bereterretxeren Kanthoria”-k Zuberoan du jatorria. Euskal Herriko baladarik zaharrenetako bat da, XV. mendetik ezaguna. Muñatonesko Salazartarrek jasandako bando-gerretan izandako zoritxarreko gertaera kontatzen du. Bertso horiek ahoz jakinarazi dira mendez mende, eta oso musikari ezagunek, esaterako, Mikel Laboak, interpretatu dituzte. Bego Alabazan narratzaileak olerki horien bertsioa sortu du, eta ikus-entzuleekin partekatuko du.

Urriaren 26an, goizeko 11:00etan, Pobaleko Burdinolan, Ibilbide musikala antolatuko da, burdinolatik, errotatik eta Barbadun itsasadarraren ertzetik. Dultzaina, txalaparta zaharra, erromeria, kalejira, atanborak eta baheak, adarra, tobera eta mailua, sonatak, arin-arina... etab. musikaz beteko dute ingurua. Dultzainaren eta beste musika-tresna batzuen inguru folklorikoaren erakustaldia izango da, modu dinamikoan eta elkarreragilean, mailu, turtuki, hauspo eta ehotarriekin batera, makina hidrauliko horien konpasean. Alde musikala, Bizkaiko Dultzaineroak taldearen eskuetan egongo da eta Lutxanako Dultzaina Eskola-tailerrak metalezko dultzaina egiteko prozesua erakutsiko du.

Erreserbak egiteko 629 27 15 16 telefonora deitu edota info@elpobal.com e-postara emaila bidali. Plazak mugatuak dira.



2019ko Ondarearen Europako Jardunaldien Kartela.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes