Muskizko Udalak, urtean zehar, ikasleekin kultura zein kirol proiektu eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak banatuko ditu herriko hezkuntza zentroetako ikasleen (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza) Guraso Elkarteen artean. Orotara, 20.000 euroko aurrekontua bideratuko da. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 11n bukatuko da.
Ikasturte honetan ikasleekin egindako kultura zein kirol izaerako proiektu eta jarduerak antolatu eta aurrera ateratzeak eragindako gastu ekonomikoa arintzera bideratutako diru-laguntzak ematea da deialdi honen helburua, eta komeni da gogoraraztea diru-laguntzak ez direla ikasturtez ikasturte banatzen, urtez urte baizik (urtarrila-abendua). Muskizko Udaleko Hezkuntza Sailak bideratuko dituen 20.000€ horietatik 18.000€ urteko programetarako izango dira eta 2.000€ izaera puntuala duten aparteko proiektuetarako.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.