Jarraitzen Dugu Txistu Taldearen XX. urteurrena dela eta, Muskizek bere lehen Euskal Ezkontza ospatuko du, Udalaren laguntzaz. Ospakizun hau eguerdiko 12:00etan hasiko da, ezkongaiak euren guneetatik ateratzen diren unean. Emaztegaiaren segizioa RENFEko tren geltokitik aterako da, apaindutako idi gurdiekin batera eta Jarraitzen Duguko trikitiek eta Muskizko Intzarri dantza taldeak lagunduta. Senargaia, berriz, Ojillotik aterako da, Muskizko txistulariek eta Txikiteroek lagunduta; eta Sobalbadun inguruan elkar topo egingo dute ezkongaiak.
Ondoren, Meatzari plazara joango dira eta bertan dotea irakurriko da. Jaia musika tradizionalak eta euskal dantzek girotuko dute. Eguerdiko 13:00etan eliz ospakizuna egingo da, Eguneko Zentroan, ohorezko aurresku eta dantzekin batera. Gainera, hamaiketako txikia ere izango da, pastekin, ardoarekin… bertaratzen diren guztientzat.
Bazkaldu aurretik triki-poteoa ere egingo da, San Juan ingurutik, eta jarraian, 15:00etan, herri-bazkaria hasiko da Udal Pilotalekuan. Otorduaren ostean erromeria ere eskainiko da. Otorduaren ondoren, frontoian bertan, agurra eskainiko du Muskizko Karate taldeak; eta ezkontza guztietan bezalaxe, abesten amaituko da eguna. Horretarako, kantutegi batzuk banatuko dira, eta horrela, animatzen diren guzti-guztiek Jarraitzen Duguko kideekin eta Muskizko Txikiteroekin kantatu ahal izango dituzte.
Aipatu beharra dago, bazkarirako tiketak Gaztegunean, Rio tabernan, Ortze tabernan, Amalur tabernan eta La Hoguera jatetxean eskuratu ahal direla.
![]() |
Ekimenaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.