miércoles, 30 de octubre de 2019

162 muskiztarrei eskaintzen die babesa Zainduz programak

Menpekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten senideek euren zaintza propioa eta eskaintzen duten arreta hobetzeko estrategia, ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea helburu duen Muskizko Udaleko Zainduz programak 162 herritarrei ematen die laguntza, 11 gizon eta 151 emakumeri, zehazki.

14.126 euroko inbertsioaz, Muskizen bizi eta ezgaitasunen bat duten edo menpekotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu Muskizko Udalak, Zainduz programaren baitan: suspertze kardiobaskularrari buruzko hitzaldiak, elkarri laguntzeko eta herritarrei arreta egiteko gunea, banakako eta taldekako babes psikologikoa; teknologia erabiltzeko tailerrak; mindfulness tailerrak…

Jarduera hauek guztiek 340 ordu bete dituzte, erabiltzaileen balorazio ona lortuz: 5etik 4,9 puntu.


Muskizko Udalaren logoa.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes