lunes, 14 de octubre de 2019

Itsaslurreko ezpondak babesteko lanak hasi dira

Muskizko Itsaslur pasealekuko ezpondak babesteko lanak hasi dira. Obra hauek aurrera eraman ahal izateko 157.143,10 euroko inbertsioa egingo du Muskizko Udalak, eta lanak bukatzeko 3 hilabeteko epea aurreikusi da.

Ezegonkortzat hartzen diren eremuetako ezpondak zati batean berrituko dira eta harkaitzezko, tuparrizko eta lurrezko materiala irristatzen den tarteari eusteko kontrahorma ainguratuak eraikiko dira. Horiek dira egingo diren lan nagusiak. Era berean, geruza bigun eta gogorren arteko higadura dela eta hegal eginez azaleratzen den kareharria azpi-berrituko da, kaltetuta dagoen guneetan sare metalikoa berrezarriko da, eta sare metalikorik ez zegoen guneetan sare metalikoa instalatuko da.

Obrak irauten duen artean, bidea itxita egongo da, baina Muskizko Udalak gogorarazi nahi du inguru honetatik paseatzeko beste bide bat dagoela, ordezko ibilbide hori Muskizko Udalean azalduta dago eta Kobaronetik edo Pobeñatik egin daiteke, Campomar/Las Pozas izeneko gunerantz igota.


Itsaslur pasealekuko ezpondak babesteko lanak . (Muskizko Udalak emandakoak).

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes