Muskizko Udalak Euskara ikasteko eta udalerriko merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan errotulu eta toldoak instalatzeko diru-laguntzak emango ditu. Guztira, 10.000 euroko partida bideratuko da.
Aurten ere euskararen erabilera udalerrian handitzeko diru-laguntzen deialdia onartu du Muskizko Udalak. Herrian erroldatuta daudenen kasuan, HABEk homologatutako zentro publiko eta pribatuetan egiten diren euskara ikastaroak diruz lagunduko. Deialdi honek ez du hezkuntza zentroetako eskolaz kanpoko jarduerarik edo GEk antolatutako ikastarorik babestuko. Euskara ikastaro hauetarako, guztira, 8.000€ ditu Udalak.
Ikasle bakoitzak jasoko duen diru-kopurua ez da inoiz matrikularen % 50 baino gehiago izango eta ikasle bakoitzari, gehienez, 300,00 € itzuliko zaizkio ikastaro bakoitzeko. Diru-laguntza hauek eskuratu ahal izateko, Muskizen erroldaturik egon beharko da, egindako euskara ikastaroetan % 85eko asistentzia izan eta mailak gainditu behar dira. Begirale titulua dutenek eta Eusko Jaurlaritzan inskribatuta dauden kirol edo kultur elkarteetako kideek matrikularen %75a eskuratu ahal izango dute.
Bestalde, partida honetatik 1.000 euro Muskizko Udaleko langileen euskara ikastaroak diruz laguntzeko erabiltzen dira.
Euskaraz sustatzeko ekimenari jarraiki, errotulu edo toldoak instalatu dituzten Muskizko merkataritza eta ostalaritza establezimenduek diru-laguntza hauek eskuratu ahalko dituzte. Muskizko Udalak, orotara, 1.000 euro bideratuko honetarako. Euskara hutsez idatzita dauden toldo edo errotulu bakoitzagatik, gehienez, %50 itzuliko da, betiere 360 euroko mugatik pasa gabe. Toldo eta errotulu elebidunen kasuan, berriz, fakturaren %30 itzuliko da, betiere 180 eurotik pasa gabe; eta horretarako, toldo eta errotulu elebidunetan euskara lehenetsita egon beharko da (tamainarengatik, kokapenarengatik… ).
Eskaerak Muskizko Udaleko Erregistroan edo Muskizko Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, 09:00etatik 13:00etara, 2019ko urriaren 7tik azaroaren 7ra.
![]() |
Muskizko Udalaren logoa. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.