domingo, 15 de septiembre de 2019

Kilkerra Udal Ludotekan izena emateko epea ireki da

Muskizko Kilkerra Udal Ludotekan izena emateko epea datorren irailaren 20ra arte zabalik izango da. Muskizko Udaleko Haur eta Gazteria Sailak sustatutako elkargune sozio-hezitzaile hau 3 eta 7 urte arteko haurrentzat da eta arratsaldeko 17:00etatik 19:15era arteko ordutegia dauka, hala ere, 18:30etik aurrera haurrak jaso daitezke.

Datorren irailaren 23an hasiko da ikasturtea, eta prezioa aldatu egingo da, umeak joaten diren egun kopuruaren eta erroldaren arabera. Adibidez, erroldaturik daudenentzat, astean egun batean joaten badira 40,60 eurokoa izango da ikastaroaren prezioa; eta 60 eurokoa, bi egunetan joanez gero. Familia ugaria izanez gero edo oinarrizko errentaren jasotzaileak izanez gero, 20,30 eurokoa da egun baten kasuan; eta 30,50 eurokoa, astean bi egunetan joanez gero. Muskizen erroldatuta ez dauden umeek ere ludotekara joateko aukera daukate. Erroldan ez daudenentzako prezioa 61 edo 80 eurokoa izango da, haurrak etortzen diren egunen arabera.

Ludotekan, egun bakoitzean, gehienez, 36 haur egon ahal izango dira; hori dela eta, umeak ludotekara ekartzeko lehentasunezko egunak adierazi beharko dira izena emateko orrian. Egun bakoitzeko gehienezko kopurua gaindituz gero zozketa egingo da, ikasturteko plazak banatzeko. Ludoteka edo Gaztegunean eman beharko da izena, irailaren 20ra arte, 10:00etatik 14:00etara edo 17:00etatik 21:00etara.




Kilkerra Ludotekaren logoa.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes