viernes, 6 de septiembre de 2019

1.400 txakur inguru bilduko dira asteburu honetan Muskizen

Asteburu honetan, irailak 7 eta 8, Txakurren Espainiako Txapelketaren 55. edizioa eta Txakur Erakusketen Nazioarteko Txapelketaren 54. edizioa izango dira Muskizen.

1.400 txakur inguru bilduko dituen ekitaldi honek, Donibane pilotalekuan eta Donibane frontoiko inguruetan garatuko da, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 18:30era arte.

Edizio honetara Europa osoko erakusketariak etorriko dira, eta horiekin batera, Espainia osoko txakurrak, baita Frantziako asko ere. Hori horrela, AEBetatik, Alemaniatik, Italiatik, Portugaletik, Israeletik, Poloniatik edo Ingalaterratik datozen hamaika arraza ikusi ahalko dira. Berrikuntza gisara, aurten arraza handienetakoa eta zaharrenetakoa den Irlandar Otso Ehiztaria ikusi ahal izango da; bai eta Australiar Baserri Txakurra ere. Era berean, epaile taldea nazioartekoa dela nabarmendu behar da, izan ere, besteak beste, Brasileko, Filipinetako eta Kolonbiako profesionalak izango dira Muskizen.

Bihar, larunbata, hiru ekimen monografiko egingo dira, Europa Iparraldeko Erbi-txakurra eta Frantziako Bulldog arrazetarako; horretaz gain, haur eta gazte aurkezleen lehiaketa bat ere egingo da bi egunetan. Aurten, ekitaldiaren barruan, hainbat merkataritza saltoki ere egokituko dira, maskotak eta haien osagarri zein elikadurarekin zerikusia duten produktuak erosi ahal izateko. Gainera, txosna bat eta euskal okindegi bat ere izango da.



Txakurren Espainiako Txapelketaren 55. edizioaren eta  Txakur Erakusketen Nazioarteko Txapelketaren 54. edizioaren  kartela.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes