Iaz eguraldi txarraren ondorioz Itsaslur eremuan erori ziren ezpondak finkatzeko obrei ekingo die Muskizko Udalak uztailean.
Pasa den urtean izan ziren lur jausiak tarteko, eremu hori itxita egon da oinezkoentzat. Itsaslurreko obra hauetako gastuei aurre egiteko, Muskizko Udalak, orotara, 157.143,10 euro bideratuko ditu, eta lan hauek hiru hilabetetan amaitzea aurreikusi da.
Lanak egiten diren bitartean, segurtasuna bermatze aldera, inguru hori guztiz itxita egongo da. Saihetsetan eta eroritako ezpondetan buloiak jarriko dira, zehazki, 32 mm-koak, zementu sulfoiraunkorrez xiringatuak. Horretaz gain, ezpondak babesteko, sarea jarriko da, habeak ipiniko dira, eta grabitatearen ondorioz ez erortzeko, gutinatze eta kofratze lanak egingo dira.
![]() |
Logo del ayuntamiento de Muskiz |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.