Udal WiFi sarea instalatu eta hedatzeko, EEEko (Europako Ekonomia Erkidegoa) 15.000 euroko diru-laguntza eskuratu du Muskizko Udalak, WiFi4EU ekimena tarteko.
Une honetan, Muskizko bizilagunek udalerriko bederatzi gunetan nabigatu ahal dute, eta egitasmo honi esker auzo gehiagotara iritsiko da doako sarea. Berehala emango da jakitera zeintzuk izango diren WiFi puntu berriak. Hobekuntza hauei esker, estaldura handiagoa eskaini ahalko da eta herritar gehiagorengana iritsiko dira teknologia berriak. Horretaz gain, udalerriko komunikazio sarea ere zabalduko da, zaintza sistema euskarri gehiagoz hornitu ahal izango da eta herritarren segurtasuna handitu.
Europako udalerrietako parkeetan, plazetan, eraikin ofizialetan, liburutegietan, osasun zentroetan, museoetan etabar herritarrak WiFi sarera dohainik izatea sustatzen du WiFi4Eu egitasmoak. Hori horrela, Europako udalerrietarako diru-laguntzak banatzen dira, WiFi punturik ez duten eremu horietan WiFi sistemak instalatzeko.
![]() |
Logo del ayuntamiento de Muskiz. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.