Muskizko Udalak ikasleen hezkuntza prozesua bermatzeko eskola laguntza eskainiko du. Horretarako, 29.000 euro bideratuko ditu Gizarte Zerbitzuetako Sailak abian jarriko duen IKASGUNE egitasmo honetara.
IKASGUNE eskola laguntzarako zerbitzua da, eta 6-12 urte artean dauden (Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara), eskolaren osagarri diren hezkuntza baliabideetan gabeziak pairatzen dituzten eta, kasu batzuetan, gizarte desabantailan dauden Muskizko adingabeei babesa eskaintzen die, euren hezkuntza prozesuan lagunduz.
Ikasleei jarrerak eta balioak barneratzen lagunduko dien giro aproposa sortzea, euren maila akademikoa indartzea, haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzea, autoestimua lantzea, ikasleen gizarteratzean eta hezkuntzan familiak inplikaraztea, adingabeen artean eskolarekiko irudiari balioa ematea, dinamiken bitartez aisialdiaz gozatzeko aukera ematea eta gizarteko hainbat eragilerekin batera lankidetzan aritzea dira programa honen helburuak.
![]() |
Muskizko Udalaren logoa |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.