Muskizko Udalak eta Kilixketa Kirol Zerbitzuak patinaje ikastaroa antolatuko dute uztailaren 8tik 12ra.
Ikastaroa Donibane Berria pilotalekuan izango da eta bi txanda egongo dira: 10:00etatik 11:00etara eta 11:30etatik 12:30etara.
Parte hartu nahi duenak hurrengo baldintzak bete beharko ditu: 6-14 urte bitartean izatea, euskaraz jakitea eta ikasteko zein ondo pasatzeko gogoak ekartzea.
Ikastaroaren prezioa 10 euro dira eta plaza mugatuak daude, baina muskiztarrek lehentasuna izango dute. Izena eman nahi duenak 94 670 70 75 telefonoaren edo euskara@muskiz.com helbide elektronikoaren bidez egin beharko du, izen-abizenak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz, ekainaren 20a baino lehen.
Gogoratu patinak etxetik ekarri behar direla.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.