Galdameseko La Aceña tren geltoki zaharreko ateak zabaldu dira, Burdinmendi Bide Berdeko informazio-puntu gisa.
Ekainaren 15etik irailaren 15era arteko asteburuetan eta jai egunetan Burdinmendi Bide Berdetik ibiliko diren pertsonak ibilbideari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute La Aceña informazio-puntuan.
Gainera, bertan meatze-erakusketa txikia, Enkarterrietan egiten diren produktuen esposizioa, argazki dibertigarria ateratzeko aukera “Burdinmendi Photocallean”, eta Bide Berdearen liburuxka eskuratzeko eta erakusketa informatiboa ikusteko aukera dago, baita Bide Berdeko bideoez disfrutatzeko aukera.
Enkarterrialde Burdinmendi Bide Berdea proiektua urte asko darama martxan. Hainbat ibilbide daude Enkarterriko lilurak ezagutzeko. Kirola praktikatzeaz gain, meatze-historia eta ondare industriala ezagutzeko aukera bikaina.
![]() |
La Aceñako informazio puntu berria. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.