domingo, 9 de junio de 2019

Gizartearekin bat


Findegi batek berezkoa duen zeregina jarduera ekonomikorako lehen mailako pizgarri zaio kokatuta dagoen eremuari. Enpleguaren zuzeneko sustapena erabakigarri izaterainoko horietakoa da, eta zeharkakoa ere bai. Beti jazo da horrela. Hain da luze-zabala bere itzala. Hain dira handiak egunerokorako behar dituen era guztietako baliabideak, eta hainbesterainokoa horiek bat eginda eman dezaketena.   
Ingurumenarekiko eta inguruarekiko ardurarekin lotutakoa da azken urteotan enpresa munduan areagotutakoa, lehentasunen artean lerrotutakoa. Euskal Herriko zein haragoko industrian asko izan baitira luzaroan arlo bi horiek behar bezain aintzat hartu ez dituztenak. Bestelakoak lehenetsi, irabaziak besterik gogoan izan ez eta barru-barrura begira soilik jardun direnak. Baina norabidea zeharo ezberdina da gaur egun, ardura sozialari inoizko gehien erreparatzekoa.
Begiak norbere zilborretik harago pausatze horrek hainbat onura zehatz eta neurgarri ahalbidetu ditu azken hamarkadotan. Arlo guztietako elkarteek edozein herritan osatzen dituzten kohesiorako sareak sendotzen lagundu dute enpresa askok, txertatze-gura adierazteko biderik eraginkorrenetakoa horiekin elkarlanean ekitea izan daitekeelakoan. Pertsonenganako ardura hori maila guztietara eraman da, gainera; ingurumenaren zaintzakoetara ere bai.
Horri egindako kaltea ekidinezinezkotzat jo izan da luzaroan. Ez dagoeneko. Aberastasuna sortzeak txikizioa eragin du han-hemenka iraultza industrialaz geroztik; baina bideragarri izan nahi duen edozein enpresaren oinarrizko betebeharretakoa da hori galaraztea gaur egun, bere jarduera ingurumenarekiko kezkarekin harmonizatzea. Eta dirutza behar du horrek, produkzio-bideak oraingora egokitu, teknologia berrienez hornitu eta ahalik eta efizienteen bihurtzeak. Ez da asmo hutsa, ez dira kanpora begirako keinu antzuak. Europako legedia zorrotza da horretan eta, berez, enpresa handiek guztiz barneratu dute egindako urratsak euren onerako ere badirela.
Petronorrek aspalditxo utzi zion batik bat bere mugez barrukoari begiratzeari, gizartearen aurrean erabateko gardentasunez, ingurumenari begirako konpromisoz eta eragile gisa emateko borondatez agertzeko. Honetarako, Muskiz, Zierbena eta Abanto Zierbenan dihardu gehien, findegia udalerri horietan kokatuta dagoen aldetik. Hainbat eratakoak dira bere ekarpenak. Zerga bidezkoak ez ezik baita hiru horietako hainbat talderi zuzen-zuzenean bideratutako laguntzen eskutikoak ere. Auzokide izateak maila horretako ardurei aurre egitea dakarrelako, komunitateari ahal den neurriko babesa eta bultzada eskaintzea.
Athleticen orduko 110 urteko historian zehar elastikoetan agertutako estraineko publizitatea izan zen Petronorrena 2008an. Mugarri modukoa, bere inguruko herriekin eta Bizkai osoarekin duen konpromisoa sinbolizatzen zuena. Ateak parez-pare zabaldu eta, lehen mailako eragile ekonomiko izatez gain, gizartean, kulturan edo-ta kirolean ongile gisa jokatzeko anbizioaren tamaina adierazterainokoa. Geroztik, ekimen eta ekitaldi zenbaezinak babestu ditu, xumeenetatik hasi eta entzutetsuenetara. Herri mailakoetatik abiatu eta lurralde osoan oihartzuna dutenetara bitarte.  
Petronorrek eragile sozial gisa dihardu hainbat arlotan.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes