Muskizko udako argazkiak biltzeko asmoz, herriko udalak “Gure ingurunea” txapelketa abian jarri du. Sare sozialak erabiliz, udalerriko gune eta paisaia naturalei egiten zaizkien mota bateko eta besteko argazkiak partekatzea da egitasmo honen helburu nagusia.
#GureMuskiz hashtag-a erabiliz, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean, Facebooken, Twitterren eta Instagramen bitartez argitaratzen diren argazki guztien artean, irailean, 2019ko Muskizko Musika eta Umore jardunaldietarako abonu sinplea zozkatuko da sare sozial bakoitzean. Hortaz, zenbat eta argazki gehiago partekatu, orduan eta aukera gehiago saria lortzeko. Argitalpenak euskaraz zein gaztelaniaz egin daitezke.
Muskizko Udalaren asmoa, herritarren parte-hartzea bultzatuz, herria era pertsonal eta bereziagoan ezagutaraztea da, Muskizen bertan eta Muskizetik kanpo, baita turismoa sustatzea ere, paisaia naturalez eta edertasun historiko izugarria duten txokoz betetako eskualdea baita.
![]() |
Txapelketaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.