Muskizko Udalak eta Erauntsi Surf Eskolak umeentzako surf eta skate ikastaroak antolatuko dituzte uztailean.
Surf ikastaroa uztailaren 1,3,4,5,6an izango da La Arena hondartzan eta Skate ikastaroa uztailaren 2an antolatuko da, Muskizko Meatzariko skate pistan. Ordutegia 10:00etatik 12:00etara eta 12:30etatik 14:30etara izango da.
Parte hartzeko baldintzak 8 eta 16 urte bitartean izatea, euskaraz hitz egitea, igeri egiten jakitea eta ikasteko eta lagunak egiteko gogoak izatea dira.
Apuntatu nahi denak izena eman beharko du, ekainaren 20 baino lehen, 94 670 70 75 telefonoan edota euskara@muskiz.org posta elektronikoaren bidez, izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia zehaztuz. Plaza mugatuak dira eta Muskizen erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Ikastaroen prezioa 35 eurokoa izango da.
![]() |
Muskizko Udalaren logoa. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.