Datorren maiatzaren 16an (osteguna), arratsaldeko 18:00etan, Gaztegunean, “Sin plástico” izeneko hitzaldia antolatuko du Muskizko Udaleko Ingurumen Sailak, Zero Waste Muskizen laguntzaz. Bertaratzen direnek hurbiletik ezagutuko dute plastikoak naturan eta pertsonen osasunean duen eragina.
Tailer honetan plastikoa erabiltzeak eragiten dituen arazo guztiak landuko dira, baita konponbideak aurkitzeko gaur egun dauden teknikak ere. Teknika horiei esker gizarteak egunero sortzen duen plastiko kopurua murriztu ahal izango da.
Ingurumena begirunez zaintzen duten kalitatezko produktu berrerabilgarrien aldeko apustua egiten du Zero Waste (zero hondakin) izeneko mugimenduak. Horregatik hitzaldira hurbilduko diren pertsonak euren zalantzak aurkeztera animatzen dituzte antolatzaileek, eztabaida sortzeko eta partehartzaile bakoitzak bere zalantzak argitu ditzan.
Azken finean, kontsumitzeko beste modu bat dagoela erakustea da tailer edo hitzaldi honen asmoa, erraza ez izan arren, ezinezkoa ez dena.
![]() |
"Sin plástico" hitzaldia, Muskizen. Argazkia: Muskizko Udala. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.