viernes, 3 de mayo de 2019

Galdameseko Udalak herrian ostalaritza sustatzeko jarduerak antolatuko ditu

Galdameseko Udalak, udalerriko ostalaritza‐sektorea sustatzeko asmoz, pintxo‐ibilbidea antolatuko du eta herriko zazpi tabernei buruzko informazio‐liburuxka argitaratuko du.

Udalak bilera bat antolatu zuen taberna horietako arduradunekin, bertatik bertara ezagutzeko zein beharrizan eta arazo dituen sektore horrek 820 biztanle baino ez dituen eta elkarrengandik oso urrun dauden auzoz osatuta dagoen udalerri batean.

Bileraren ondorioz jarduerak antolatzea beharrezkoa dela ikusi zen, ahu da, Udalak jarduketaren bat egitea auzoak, ostalaritza eta, oro har, udalerri osoa, dinamizatzeko.

Hori dela eta, datorren azaroan, Udalak pintxo‐ibilbidea antolatuko du ekimenean parte hartzen duten tabernetan zehar. Gainera, liburuxka bat egingo da, herriko tabernak, haien kokapena eta berezitasunak ezagutarazteko, ez soilik Galdamesen, baizik eta baita kanpoan ere

Jarduketa horiek 2019an egitea aurreikusten da; hala ere, jakinda urteko lehen hilabeteak gogorrak izaten direla ostalaritzaren sektorean, datorren urtean tabernetan emanaldiak, bakarrizketak eta jarduerak egitea aurreikusten du Udalak, lokal horiek sustatzeko.

Jarduerak egiteko, Udalak bilerak antolatuko ditu lokaletako arduradunekin, iradokizunak entzun eta interesdunekin batera proiektua aurrera ateratzeko.




Galdameseko Udalaren logoa

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes