Museoen Nazioarteko Eguna dela eta El Pobaleko Burdinolak Ingudea eta dultzaina, Burdinolaren hotsak! musikatutako bisitaldia antolatuko du, datorren larunbat honetan, hilak 18, 11:00etatik 13:30etara.
Musikatutako bisitaldi honetandultzaina metalikoa nola egiten den zuzenean erakutsiko da, eta aldi berean bere inguru folklorikoaren adibide bizia eskainiko da. Hori guztia modu dinamiko eta interaktiboan integraturik egongo da burdinola eta errotaren abiaraztean, makina hauen erritmo eta soinuen konpasera.
Bizkaiko Dultzaineroak elkartea musikaz arduratuko da eta eszenatoki bitxi honetarako bereziki sortu eta prestatutako pieza batzuk joko ditu.
Dultzainagintzaren zuzeneko erakustaldian Lutxanako Dultzaina Tailer-eskolak hartuko du parte, dultzaina metalikoa iraunarazteko eta jotzen irakasteko Barakaldon duela 30 urte sortutako taldea.
Doako jarduera da baina plazak mugatuak dira, beraz 629271516 telefonoan edota info@elpobal.com posta elektronikoan egin beharko da erreserba.
Gogoratu beharra dago, jarduera honetaz aparte, larunbat eta igandean, maiatzak 18 eta 19, bisita gidatuak ere egingo direla orduro.
![]() |
Jardueraren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.