viernes, 17 de mayo de 2019

Antzezlan solidarioa, Muskizen

Santurtziko Encrucijada izeneko antzerki taldeak “No lo veo y punto” antzezlanaren bi saio eskainiko ditu, maiatzaren 25ean (larunbata), Muskizko Meatzari Aretoan. Bildutako dirua Euskal Herriko Down Sindrome Elkarterako izango da.

“No lo veo y punto” laguntasunari buruzko antzezlana da, zeinean Konpainiaren barruan bizitako gorabeherak kontatzen diren, betiere umoretik. Saiakera kutsuko lan honetan, nerbioak ere agertuko dira eta ikus-entzuleek antzemango dute kezkak baino askoz gauza gehiago daudela airean.

Ikuskizun hau erakusleiho paregabea da kolektibo hau gizarteratzeko egiten den ahalegina ikustarazteko, bai eta bertaratzen direnen barreak pizteko ere. Saioak 19:00etan eta 21:00etan izango dira eta sarreraren prezio-donazioa 15 eurokoa izango da.



Encrucijada”  antzerki taldea.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes