Zierbenako Udalak herriko 2019ko jaietako egitarauaren eta kartelaren irudia aukeratzeko lehiaketa abian jarri du.
Kartela originala eta berria izan behar da, teknika librea da eta kolorez edota zuri-beltzean egin daiteke, 30 X 40 cm-ko neurriarekin, bertikalean eta euskarri gogorrean. Garrantzitsua da Zierbenako jaietako ohiko motibo eta bereizgarriren bat agertzea eta hurrengo testua izatea: ZIERBENA JAIETAN 2019. 2019/07/15 – 2019/08/25. Kardeo, La Arena, San Mamés, Portua, Aldapa, Valle.
Lanak Zierbenako Kultura Etxean aurkeztu beharko dira (San Roman auzoa, 6. Zk). Gutun-azalean eta kartelaren atzean itsatsita hurrengoa jarri beharko da: izen-abizenak, adina, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta lanaren titulua. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 24a izango da.
Sari-banaketa ekainaren 7an izango da, Kultura Etxean, eta 400 €-ko sari bakarra banatuko da.
Informazio gehiago www.zierbena.net webgunean.
![]() |
Lehiaketaren kartela |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.