Hasi egin dira Muskizko udal kiroldegiko instalazioak hobetzeko lanak. Bi igerileku, txikiek jolasteko gunea, lorategi eremua, aldagelak, eta estalitako 3 tenis pista eta 3 padel pista eraikiko dira. Lanak 4-5 hilabete barru amaituta izatea espero da.
Ur eremuan bi igerileku ipiniko dira eta plisti-plasta ibiltzeko ontzia, haur txikienentzat, 51 m2 ingurukoa, forma biribilekoa eta 0,30 cm-tik 0,50 cm-ra arteko sakonerakoa. Gainera, umeak jolasteko eremu bat ere egokituko da, igerilekuaren ondoan, zurrustekin eta ura kanporatuko duen bale moduko batekin, haurren gozamenerako.
Helduentzako igerilekua forma irregularreko ontzia izango da, 254 m2-koa, eta 0,30 m-tik 1,20 m-ra arteko sakonerakoa. Ontzi honetan jacuzzia egongo da, gerrialderako hidromasaje zurrustak, leporako txorrotak eta esertzeko gunea jarriko da. Bertan, gutxi gorabehera, 127 pertsona inguru sartu ahal izango dira.
Bi igerilekuen inguruan, lorategi eremua izanik, solariuma edo atsedenerako gunea egokituko da, erabiltzaileek eguzkia hartzeko edo atseden hartzeko. Horretaz gain, kanpoko igerilekuetara etortzen direnentzako aldagela batzuk ere ipiniko dira, beharrezko zerbitzu guztiez hornituta.
Aisialdi gune honetaz aparte, kirol eremua ere jarriko da, dagoeneko eraikita dauden hiru tenis pistarekin, eta beste hiru padel pistarekin. Azkeneko hauek desagertuko den tenis pista baten gainean eraikiko dira. Denak estali egingo dira eta argiztapen egokia izango dute.
![]() |
Udal Kiroldegia obretan. Argazkia: Muskizko Udala. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.